XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Lokomotora txikia

Bazen behin lokomotora txiki bat; lau bagoi zituen.

Oso alaia eta polita zen, nahiz eta txikia izan.

Begi urdinak eta tximinia beltz beltza eta haundia zituen; lokomotora, berriz, txikia zen.

Bilbotik Donostiarako bidaiak egiten zituen.

Egun batean Bilboko geltokian geldi zegoela esan zioten beste trenek burlatuz:

- Zer duzu lokomotoratxo? Ja, ja, ja, ja, ji, ji, ji, jo, jo!

Hurrengo arratsaldean lokomotora txikiak bere nagusiari hau entzun zion beste gizon bateri esaten:

- Ikusi al duzu lokomotora txikia? Aspaldi honetan oso gaizki dabil, saldu egin beharko dut.

Hori entzutean negarrez hasi zen. Hurrengo egunean, Donostiarako bidean oso triste zihoala, mutil bat agertu zen eta esan zion:

- Zer gertatzen zaizu horren triste egoteko?

- Nire nagusiak saldu egingo nau oso zikin eta oso zahar nagoelako.

- Ba neuk lagunduko dizut, itxaron hemen: nire lagunei deituko diet.

Minutu batean etorri ziren, guztira 10 lagun ziren eta denak ia ia adin berdinekoak. Batek Aitor zuen izena eta beste batek Eneko... Arratsalde guztia eman zuten lanean.

Hurrengo egunean ume guztiak hasi ziren lanean. Ume batek bi kubo ekarri zituen urez betetzeko, beste batek eskoba bat. Gauza asko ekarri zituzten lokomotora eta bagoiak garbitzeko: